Lasaitze Zentrua

Badakigu osasuna dela, behar degun garrantzitsuena eta hori lortu dezazun lagundu nahi dizugu.

 

Osteopatia orokorra: egiturazkoa, erraietakoa, pediatrikoa, buru hezur eta sakro artekoa...

Osteopatia pediatrikoa



            Osteopatia, bi hitzekin ongi definitu daitekeen eskuzko terapia da: ukimena eta sentsibilitatea. Honen helburu nagusia, arrazoi anitzengatik galdu ohi den oreka funtzionala berreskuratzea da, beti ere pertsona bere osotasunean artatuaz. Honela, gorputzak sendatzeko dituen indarrak pizten ditugu.

              Beste hitz batzuetan, osteopatiak pertsona bakoitza indibiduo ezberdin gisa ikusten du, bere berezitasunekin. Desoreka psikofisiologikoak bilatuko ditugu eskuak tresna bakartzat izanda.
             Pertsona osotasunean ikusten dugu; edozein min edo sufrimendu (sintoma) gorputzaren desoreka orokor baten ondorio (kausa) gisa ulertuaz. Laburbilduz; ez dugu oina, bizkarra edo sabela baloratuko, pertsona bere osotasunean baizik.
             Hau da, bizitza ona izateko mugimendu on bat izan behar dugu gorputzeko atal guztietan. Pertsonak dituen mugimendu gutxitu edo galduak bilatuko ditugu, teknika finen bitartez berreskuratzeko. Behin honaino iritsita, pertsona bakoitzaren auto-sendatzeko eta birsorkuntzarako mekanismoa lanean jartzeko garaia da, osasuna bere osotasunean berreskuratzera iritsiaz. ¡¡BIZI KALITATEA!!

            Norbere gorputzaren birsorkuntzarako gaitasuna eta gomendioen jarraipena nola egiten denaren arabera, gehiago edo gutxiago hobetuko da. Osteopatia artatzearen iraupena luzea izan dadin, beharrezkoa da pertsonak zenbait pauta jarraitzea.Bere gorputzari, oreka osasuntsu bat mantentzen laguntzeko. 

Desoreka edo blokeo osteopatikoen zergaitiak anitzak izan daitezke: trauma fisiko edo emozionala, jarrera txarrak, mugimendu errepikakorrak, etab. Muga hauek hasera batean lokalak izan ohi dira, baina gorputzak duen auto-sendatzeko mekanismoa dela eta, oreka berreskuratzen saiatuko da sistema bere osotasunean aztoratuaz eta honek síntoma berriak erantsi ditzake.

 

                                                               Gorputzaren funtzioetako bat, konpentsatuz oreka bilatzea da.
                                                                                               1. ARGAZKIA: jarrera normala
                                               2-3-4. ARGAZKIAK: oreka bilatu nahian, gorputzak egiten dituen aldaketak


 


Gure gorputzak baditu funtzionamendu egokirako beharrezko elementuak, baina egoera desberdinen ondorioz zailtasunak eduki ditzake; hauek garaiz artatuz gero, konpontzen errazak izan ohi dira.

 

             

Osteopata gisa gure azken helburua, pertsonari bere oreka mantentzen duten aspektuen arteko armonia aurkitzen laguntzea da: egitura-funtzioa, arnaste-baskularra, biomekanikoa, bio-psikosoziala eta bioenergetikoa. Pertsonari laguntzen diogu edozein gaixotasun egoera eta edozein adinetatik abiatuz. Baina bereziki azpimarratu nahi genuke hazkuntza urteetan mota honetako ebaluaketak egitearen onura.

             Hazte garaian haurren gorputza aldi berean prozesu anitzetan murgildua dago eta ohikoa da zailtasunekin nagusien antzeko sintomak edukitzea; buruko mina, botakak, arnaste arazoak, alergiak, geldik egon ezinak edo guztiz kontrakoa: oso haur geldia, etbKasu hauetan, zer gertatzen zaien jakitea zaila izaten da, oraindik komunikatzeko gaitasunak garatu gabe daudenean batipat. Ez dira gertatzen zaiena azaltzeko gai izaten, baina zerbait gertatzen zaiela bai konturatzen gara, non sufritzen ikusten ditugu, negar egiten dute, etb .Kasu hauetan, zer gertatzen zaien jakitea zaila izaten da, oraindik komunikatzeko gaitasunak garatu gabe daudenean batipat. Ez dira gertatzen zaiena azaltzeko gai izaten, baina zerbait gertatzen zaiela bai konturatzen gara, non sufritzen ikusten ditugu, negar egiten dute, etb

            Zaintza lanetan dabilen orok jakin beharko luke, jaiotzen diren 10 haurretik 9k osteopata kualifikatu batek tratatzeko moduko desorekak dituela. Artatu ezean, desoreka hauek eragina izan dezakete euren haurtzaroan naiz bizitza osoan.